Politika -

Ekitaldia Kursaalean

PP: 'Ez gaude Sorturi kasu egiteko, krisia gainditzeko baizik'

Antonio Basagoitik adierazi du maiatzeko hauteskundeetan ez dela "abertzaleen subiranotasuna" aukeratzen. Benetan garrantzitsua dena krisia gainditzea dela azpimarratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak esan duenez bere alderdiko hautagaiak "ez daude subiranotasunaren arazoak handitzeko edota Batasuna, Bildu eta Sorturi tokia eigteko", hauteskunde hauetako "helburua krisi ekonomikoa" gainditzea dela azpimarratu du.

"Hauteskunde hauetan ez da abertzaleen subiranotasuna aukeratzen, krisiari eta langabeziari aurre egiten hasteko garaia da, eta erakunde publikoek politikan gutxiago gastatu eta hiritarrengan gehiago pentsatzeko garaia da", azaldu du Antonio Basagoitik Donostiako Kursaalean Gipuzkoako hautagaiak aurkezteko egin duten ekitaldian.

EAEko PPren liderraren hitzaldia krisi ekonomikoan oinarritu da. Aurrera egiteko neurri garrantzitsuak ezartzea beharrezkoa dela azpimarratu du.

Basagoitik azaldu du krisia gainditzeko "terrorismoarekin amaitzea" beharrezkoa dela. "Zenbat eta Batasuna, Bildu edota Sortu gehiago izan ekintzaile gutxiagok etorri nahiko dute Euskadira", gaineratu du EAEko popularren buruak. &' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea