Politika -

Portugaleten

Patxi Lopez: 'Eskuina eta abertzaleak ez daude ongizatearen alde'

Gainera, alderdi abertzaleei 'gerra identitarioa' sortu nahi izatea leporatu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak ongizate estatuaren alde ez egitea leporatu die Portugaleten, Bizkaian, eskuinari eta abertzaleei.

Patxi Lopezek Portugaleten, bere jaioterrian, egin ditu adierazpen horiek. Bertan, Mikel Torres alkatetzarako hautagai sozialistaren aurkezpenean parte hartu du.

Lehendakariaren ustez, "eskuinak ongizatearen sarean zuloa egin nahi du, eta guztiok babesik gabe utzi. Eta abertzaleek ''gu kolektiboa'' zatitu eta ''gu besteen aurrean'' jartzea nahi dute".

Honen harian, abertzaleek "argudio identitarioak pilatu eta trintxerak egin eta guztiak nortasunen inguruko gerran zatitu nahi" gaituztela ohartarazi du Patxi Lopezek.

Bestalde, Euskadiko sozialisten liderraren esanetan, egungo Gobernuak "ez du ezkerraldea alde batera utziko", EAJren aurreko Gobernuek "urte askotan" egin bezala. Patxi Lopezek adierazi duenez, "hauteskundeak daudenean bakarrik etortzen dira, eta irabaziko ez dutela ikustean, alde egiten dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea