Politika -
Maiatzaren 22ko hauteskundeak
Valentziako PPk ustelkeria kasuetan auzipetuak aurkeztuko ditu
Camps bera, Ricardo Costa PPren idazkari nagusi ohia ('Gürtel' auzian auzipetua) eta Jorge Bellver prebarikazio delitu batengatik auzipetua daude onartu dituzten zerrendetan.
Erredakzioa
PPren Hauteskunde Batzorde Nazionalak Valentziako zerrendak onartu ditu bart. Hori horrela, PPren zerrendetan ustelkeria kasuetan auzipetutako hainbat hautagai egongo dira: Francisco Camps Generalitataren presidentea, Ricardo Costa PPren idazkari nagusi ohia eta Gürtel auzian auzipetua eta Jorge Bellver Valentziako Hirigintza zinegotzia prebarikazio delitu batengatik auzipetua, besteak beste.
PPren Hauteskunde Batzorde Nazionalak onartu egin ditu Valentziako Batzordeak aurkeztutako zerrendak eta ez du aldaketarik sartu, Alderdi Popularreko iturriek jakinarazi dutenez.
Aipatu hiru auzipetuez gain, prozesu judizialetan sartuta dauden beste hainbat pertsona aurkeztuko dituzte maiatzaren 22ko udal-hauteskundeetara: Sonia Castedo eta Luiz Diaz Alperi Alacanten izandako irregulartasun batzuen harira auzipetuak; Milagrosa Martinez, Vicente Rambla, David Serra eta Yolanda Garcia ''Gürtel auzia''n agertzen dira.