Politika -

Ekitaldi politikoa Donostian

Urkullu: 'Kritikak jaso arren, EAJ bakearen alde lan egiten ari da'

Bildu hauteskundeetan egon behar duela azpimarratu du, eta horrek EAJri ez diola "mesederik ez kalterik" egingo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentearen iritziz, alderdi jeltzalea "bakearen eta elkarbizitza politikoaren normalizazioaren alde ahal duen guztia egin du eta egiten ari da, zentzutasunez, nahiz eta jendaurreko kritikak jaso", batez ere ezker abertzalearen aldetik, "eta pribatuan esaten dutenarekin bat ez datozenak".

Urkulluk Donostian egin ditu adierazpen horiek, alderdiko hautagai gazteekin egindako ekitaldi politikoaren ondoren. Bertan izan dira, besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkatetzarako hautagaia; Markel Olano, Aldundirako hautagaia eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaia.

Euskadi Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, Euskadin "itxaropenez betetako irudia" dago, "idarkeriarik gabe eta bakean bizitzeko irudia", hain zuzen. Horren harian, "ezker abertzaleak zenbait pauso eman dituela" azpimarratu du, "dudarik gabe".

Bildu

Bildu foru eta udal hauteskundeetan egon beharko litzatekeen ala ez eta horrek EAJrengan izango lukeen eraginaren inguruan galdetu diotenean, Bilduren hautagaitzek EAJri ez diola "mesederik ez kalterik egingo" esan du.

Agintari jeltzalearen hitzetan, EAJk "ez dio Bilduri bildurrik gure proiektuan lanean ari garelako". "Bakoitza bere lekuan jarriko du gizarteak", gehitu du. Gainera, Bildu "hauteskundeetan egon behar" duela esan du, "ezker abertzalea egon beharko litzatekeen bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea