Politika -

Aurrekanpaina

PSE-PP ituna 'PPk nahi duenean' amaituko dela berretsi du EAJk

Iñigo Urkulurren esanetan, hala ere, "ez daude ia ezertan ados, EAJri egurra emateko bakarrik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak PSE-EEk eta PPk duten ituna izan du hizpide eta "hamar urteko estrategia baten ondorio" dela esan ondoren, bi alderdi horiek "ia ezertan ez" daudela ados azpimarratu du, "EAJri egurra emateko" bakarrik jartzen omen dira ados.

Maruri-Jatabeko (Bizkaia) batzokiaren irekiera ekitaldian adierazi duenez, PPk eta PSEk "ez dute ezer positiborik egin elkarrekin eta kontrakoa esan nahi badute, ekintzekin erakutsi dezatela".

Urkulluk uste du sozialisten eta popularren akordioa "PPk nahi duenean" amaituko dela, orduan, PSE-EE behartuta omen dago "gauza bat eta kontrakoa esatera".

"Bildu legezko alderdien koalizioa dela esaten dute eta gero zerrendak luparekin begiratuko dituztela; boterean egoteagatik ordaintzen ari diren prezioaren ondorio da hori", buruzagi jeltzalearen arabera.

Hori horrela, EAJ "Jaurlaritzan edo oposizioan" lan egiteko prest dagoela azpimarratu du, izan ere, "hau da gure herrialdea, ez dugu besterik, beste batzuek baduten arren".

Bestalde, EAJren presidenteak ezker abertzalea kritikatu du, nazio eraikuntzan "30 urteko abantaila" ateratzen diola esan baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea