Politika -

Tiroketa Frantzian

Bildu:'Prozesua aurrera doa, ETAren su-etenak indarrean jarraitzen du'

Gertatutakoa "argitzeko" exijitu dute eta Espainiako eta Frantziako Estatuei Gernikako Akordioan egindako aldarrikapenei erantzuna eman eta elkarlanean aritzeko eskatzen die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk larunbatean Frantzian izandako tiroketa "deitoratu" egin du eta "Euskal Herrian hasitako prozesuak aurrera jarraitzen duela" gaineratu du, "izan ere, ETAren su-etenak indarrean jarraitzen du". Frantziako tiroketan ETAko ustezko bi kidek jendarme bat zauritu zuten.

EAk, Alternartibak eta abertzale independenteek osatzen duten koalizioak gertatutakoa "guztiz argitzeko" eskatu du. Era berean, "agente guztiek normalizazioa eta Euskal Herriaren bakegintza gauzatzeko aurrerapauso sendoak" eman behar dituztela gaineratu dute.

"Espainiako eta Frantziako Estatuek Gernikako Akordioaren eskakizunei erantzun behar diete, eta horrela, hasitako prozesuan elkarlanean arituko dira", adierazi dute Bilduko arduradunek.

Koalizioak "euskal gizartean zabaldutako itxaropen-irudia finkatzeko" lanean jarraituko duela esan du. Bildukoen iritziz, euskal gizartea "gatazkari konponbide demofratikoa ematea" eskatzen ari da. Bilduk datorren astean emango ditu ezagutzera hautagaien zerrendak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea