Politika -

Otsailean atxilotu zituzten

Madernaz eta Lizeaga Segiko ustezko bi kideak espainiaratu dituzte

Espainiako Poliziaren laguntzarekin otsailean atxilotu zituzten, Grande-Marlaskak aginduta. Atxilotu biek epailearen aurrean deklaratuko dute bihar Madrilen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Bergoi Madernaz del Pozo eta Beñat Lizeaga Urkidi Segiko ustezko kideak Espainiako Poliziaren esku utzi ditu gaur. Otsailaren 28an Baionan atxilotu zituzten.

Espainiako Poliziaren laguntzarekin atxilotu zituzten, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen euroaginduari erantzunez. Atxilotu biek Grande-Marlaskaren aurrean deklaratuko dute bihar Madrilen.

Bitartean, Madrilgo Soto del Real espetxean izango dira, gaur iturri judizialek azaldu dutenez.

Epaileak agindutako Segiren aurkako operaziotik ihes egitea lortu zuten atxilotuek 2010eko irailaren 22an. Ondoren, beste sei ustezko kiderekin batera Izupuruan agertu ziren, euroaginduen aurkako protesta batean.

Frantziako poliziak Segiko ustezko zortzi kideak atxilotu ditu dagoeneko. Zortziak espainiaratu egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea