Politika -

heriotza

Carlos Pera hil da, 12 urtez Barakaldoko alkate izan zena

Sozialista barakaldarra 66 urterekin zendu da politikan eta medikuntzan bide luzea egin ostean.

Carlos Pera Barakaldoko alkate ohia. Argazkia: EiTB
Carlos Pera Barakaldoko alkate ohia. Argazkia: EiTB
Carlos Pera Barakaldoko alkate ohia. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Pera Barakaldoko alkate ohia hil da 66 urterekin Alacanten. Pera Barakaldoko Udaleko buru izan zen 1991tik 2003ra.

Amaia del Campo egungo alkateak doluminak bidali dizkio Peraren familiari.

1987tik militante sozialista izandakoa, medikuntza alorrean egin zuen lan Alkatetza lortu aurretik eta ondoren.

Alkate zenean itxi zituzten Bizkaiko Labe Garaiak, baina Megaparken eta Max Centerren eraikuntzek eragin zuten hirigintza garapena ere bere agintaldian izan zen.

Horren harira, PSE-EEk azpimarratu du Carlos Parak "ekarpen erabakigarria egin ziola Barakaldoko hiriaren eraldaketari". Hala, 1991tik 2003ra "hiri eredu berriaren oinarriak ezarri zituen" egitasmoa martxan jarri zuena izan zela berretsi du.

"Krisi eta industria eraldaketa erdian, Peraren Udalak erakundeak Barakaldoren berritzean inplikatzea lortu zuen Bilbao Ria 2000ren bidez", gogorarazi du Baraldoko PSE-EEk.

Era berean, "Barakaldoren hezkuntza eta kultur alorrei emandako bultzada" aipatu dute, izan ere, "Antzokiaren eraikuntzan eta Inguralderen sustapenean" jokatu zuen papera goraipatu dute.

Bestalde, Max Centerren eraikuntzan ustez legez kanpoko komisioak kobratzen saiatzeagatik sortu zen polemikaren erdian egon zen, PSE-EEko eta EAJko kideekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Barakaldo PSE-EE Albisteak