Politika -

EAEko hauteskundeak

Jaurlaritzak ez du hauteskundeak aurreratzeko asmorik, Erkorekaren arabera

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, EAJ eta PSE-EEk hauteskunde orokorretan lortutako emaitza onek Urkulluren Gobernuaren kudeaketa ona islatzen dute.

Josu Erkoreka eta Iñaki Arriola. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka eta Iñaki Arriola prentsaurrekora sartzen
Josu Erkoreka eta Iñaki Arriola. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen esanetan, hauteskunde orokorrak ospatu ostean, Jaurlaritzak ez du EAEko hauteskundeak aurreratzeko asmorik.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Erkorekak azaldu duenez, "memento honetan Eusko Jaurlaritzaren asmoen artean ez dago inola ere hauteskundeak aurreratzeko aukera".

Ildo horretan, hauteskunde orokorrak ospatu aurretik lehendakariak "argi eta garbi utzi zuen" eta, "orain, aharik eta argiago dauka ez dituela hauteskundeak aurreratuko".

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, EAJ eta PSE-EEk hauteskunde orokorretan lortutako emaitza onek Urkulluren Gobernuaren kudeaketa ona islatzen dute.

Bestalde, "oposizioko taldeei Gobernuko lana saihesteko indarrak batzen jarraituko edo jarrera kolaboratzaileagoa hartuko ote duten" galdetu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak 2024ko EAEko hauteskundeen emaitzak