Politika -

Nafarroan

NaBai marka erabiltzen jarraitu ahal izango dute Aralarrek eta EAJk

EAk, Batzarrek eta Ezkerreko Asanbladak aurkeztutako idazkia atzera bota du Nafarroako Hauteskunde-batzordeak. EAJri eta Aralarri "NaBai koalizioaren izena erabiltzea" debekatzea eskatzen zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAk, Batzarrek eta Ezkerreko Asanbladak aurkeztutako idazkia atzera bota du gaur Nafarroako Hauteskunde-batzordeak. EAJri eta Aralarri "Nafarroa Bai (NaBai) koalizioaren izena, sigla, sinboloa edo marka erabiltzea" debekatzea eskatzen zuten.

Hauteskunde-batzordeko hiru kideetatik batek boto partikularra igorri du eta debekuaren alde agertu da. EAk eta Batzarrek apirilaren 5ean egin zuten eskakizuna, NaBaiko kide izateari utzi ondoren. Bi alderdiak beste koalizio batzuetan barneratu dira datozen hauteskundeei begira.

Koalizio ezberdinen osaketa "eztabaida publiko luze baten ostean" eman da, ondorioz, alderdi horiek aurkeztu behar zutela jakina zen, "aurkezpena gertatu baino lehen", Hauteskunde-batzordearen hitzetan.

NaBai 2011 Aralarrek eta EAJk osatzen dutela uste du Hauteskunde-batzordeak, koalizioan mantendu diren alderdiak direlako, baina 2011 hauteskundeen urtea erantsi diote izenari, "horrek ez du nahasketarik eragingo EAk, Batzarrek eta Ezkerreko Asanbladak erabilitako sigla eta sinboloekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea