Politika -
Gasteizen
Behatokiak ETAren biktimak eta munduko adituak bilduko ditu
Helburuen artean, "indarkeria terroristaren arazoaren konponbidea eta identitateen arteko gatazka politikoarena erabat baztertzea".
Erredakzioa
Fernando Buesa Fundazioak eta Bakeaz Gobernuz Kanpoko Erakundean terrorismoak urratutako giza eskubideen behatokia sortu dute ETAren biktimen eta nazioarteko adituen arteko harremanak errazteko. Harreman horiek zailak izan dira euskal biktimen taldeak ez baitituzte nazioartean giza eskubideen aldeko elkarteetzat hartzen.
Jens Loza Fernando Buesa Fundazioko presidentea, Josu Ugarte Bakeazeko zuzendaria eta Alvaro Gil-Robles Giza Eskubideetako Europako komisario ohiak Gasteizen aurkeztu dute ''Indarkeria Terroristak Urratutako Giza Eskubideen Nazioarteko Behatokia-Zoomrights''.
"Indarkeria terroristaren arazoaren konponbidea eta identitateen arteko gatazka politikoarena erabat baztertzea" da erakundearen helburuetako bat.
Behatokiak "memoria kolektiboa" sortzeko egin dute, "memoria plurala, osagarria eta adostasunean oinarritutakoa, elkarbizita demokratikoa eraikitzen lagunduko duena, askatasuna oinarri hartuta eta ikuspegi barneratzaile batekin".
Komunikatu batean azaldu dutenez, memoria horretan ere lekua izan behar dute "azken hamarkadetan gure herrian izandako beste biktimen testigantzek ere lekua izan behar dute, euren eskubideak urratu dituztenean".
Behatokiaren bitartez "ETAren eta bestelako talde terroristen ekintzak salatu eta azaldu" egingo dituzte "Europako eta nazioarteko erakundeen aurrean", baita ekintza horien ondorioak ere.