Politika -

Konstituzio Auzitegiak

Jaurlaritzak Estatuaren bi neurriri jarritako errekutsoak tramitera onartu dituzte

Gazteentzako diru laguntzen inguruko araudiak eta langabeziako aparteko sorospenak Gernikako Estatutua urratzen dutela uste du Urkulluren Exekutiboak.

Konstituzio Auzitegia. Irudia: EiTB.
Konstituzio Auzitegia.
Konstituzio Auzitegia. Irudia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Espainiar Estatuaren bi legeri jarritako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak tramitera onartu ditu Konstituzio Auzitegiak. Gazteentzako diru laguntzen inguruko araudia eta langabeziako aparteko sorospena dira neurriak.

Iñigo Urkulluren Exekutiboak inpugnatutako neurrietako bat da Gazte Bermerako Sisteman izena emandako eta formaziorako eta ikasketarako kontratu bat sinatzen duten gazteei zuzendutako diru laguntza, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen duena. Bestea, langabeziako aparteko sorospena da.

Bi konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso jarri zituen Eusko Jaurlaritzak, neurri horiek Gernikako Autonomia Estatutua urratzen zutelakoan, eta orain Konstituzio Auzitegiko osoko bilkurak tramitera onartzea erabaki du.

Diputatuen Kongresuari, Senatuari eta Espainiako Gobernuari helaraziko die informazioa auzitegiak, prozesuan pertsonatu eta nahi duten alegazioak egin ahal izateko. Gainera, aldeak deituko ditu, bi errekurtsoak bateratzeko aukera aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala