Politika -
Ekitaldian Labastidan
PP:'Patxi Lopezek gauza bat esaten du eta gero konpontzen saiatzen da'
Basagoitik esan du "pazientziaz" ari direla jarduten, baina badakitela PPren egitekoa "bide onetik goazela" bermatzea dela.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariarekin "pazientzia" edukitzen ari direla esan du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak; izan ere, Patxi Lopezek "egun batean gauza bat esaten du" eta hurrengoan "esandakoa konpondu nahi du".
"Bada gauzak oso zail jartzen ari den jendea eta bada egun batean gauza bat esan eta hurrengoan hori konpondu egin nahi duen lehendakaria. Pazientzia izaten ari gara, baina bide egokitik goazela bermatzea da gure eginbeharra, aurreko urteetako akatsak errepika ez daitezen", esan du Basagoitik Bastina, Araban, egindako ekitaldi politikoan.
Demokratek "lasai" egon behar dutela gaineratu du PPko agintariak, terrorismoaren kontra aurrera egiten ari garelako eta "gaizkileak dira uruduri egon behar dutenak".
Era berean, ETAren azken barne-boletinaren harira, ETAk komunikatua "utzi" beharrean "armak utzi behar ditu eta gu bakean utzi, dagoeneko nahikoa aguantatu ditugulako".