Politika -

Zornotzan

7 pertsona identifikatuta eta atxilotu bat, 'Gatza'ren aldeko martxan

Ehunka lagun bildu da 31 urteren ondoren kartzela utzi duen 'Gatza'ren aldeko manifestazioan, nahiz eta hirutan debekatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

59 urteko emakume bat atxilotu eta zazpi pertsona identifikatu dituzte Zornotzan (Bizkaia) aste honetan kartzelatik irten den ''Gatza'' ETAko presoaren aldeko manifestazioan, ehunka pertsona, 17:30 aldera, herriko enparantza batean bildu ondoren.

Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, agenteek "karga txiki bat" egin behar izan dute, gerturatu diren pertsonetako batzuk identifikatzen ari zirela, gertatu diren liskarren ondorioz.

Herrizaingo Sailak hirutan debekatu zuen Jose Maria Sagardui ETAko preso zornoztarraren alde egitekoa zen elkarretaratzea. Presoa aste honetan irten da kartzelatik.

Debekuak debeku, auzotar talde batek beste manifestazio bat deitu zuen, baina Herrizaingo Sailak hori ere debekatu zuen. Hala ere, ehunka eta ehunka perstona bildu da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea