Politika -

Arrosaren Jaia

Patxi Lopez: 'Jaurlaritza Euskadiren nortasuna berreskuratzen ari da'

EAJk "euskal herritarren nortasuna diluitzen" duela esan du, Jaurlaritzak "herria akordioetatik" abiatuta eraikitzen duen bitartean. Zapaterok "aurrerapauso gehiago" eskatu dizkio ezker abertzaleari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak esan duenez, Eusko Jaurlaritza "Euskadiren benetako nortasunaren ildoak berreskuratzen ari da", eta hori egiten dute "herria itun eta akordioetatik abiatuta eraikitzen", EAJk ez bezala, "euskal herritarren nortasuna diluitu" egiten baitu, esan du Patxi Lopezek.

Patxi Lopezek Arrosaren Jaian egin du agerraldia; bertan Eusko Jaurlaritzaren sailburuak ere izan dira, alkate eta ahaldun nagusi izateko hautagaiekin eta baita Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuaren presidentearekin batera ere.

Lehendakaria Zapaterori zuzendu zaio jendaurrean, "euskal gizartearen izenean", askatasuna lortzeko eta "ETA hormaren kontra jartzeko gehien egin eta arriskatu duen" presidentea izateagatik eskerrak emateko.

Halaber, PSE-EE herri honetako alderdirik zaharrena dela esan du eta aurten urte berezia izango dela sozialistentzat, euren alderdiaren 125. urteurrena ospatuko baita.

"Aurrerapausoak"

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuaren presidenteak demokraziaren aldeko "aurrerapauso gehiago" eskatu dizkio ezker abertzaleari eta, halaber, edozein indarkeria mota arbuiatzeko, demokraziak "egiaren parte izan nahi dutenei ateak irekitzen dizkielako".

ETA ere aipatu du Gobernuaren presidenteak; "atzerapauso" bat emateko esan dio, hau da, "indarkeria erabiltzeari uztea, baldintzarik gabe". Gainera, esan du Zuzenbide Estatua babestean ez duela etenik izango "egun bat ere ez". "Ez diegu arnasa hartzen utziko, berriz ere arnasa hartzen saia daitezen", esan du Zapaterok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea