Politika -

'De Miguel' auzia

'De Miguel' auziko ikerketan 'laguntzeko' eskatu dio PPk EAJri

Carmelo Barrio PPko legebiltzarkideak EAJri Arabako ustezko ustelkeria kasuak ikertzeko batzordeari "laguntzeko" eskatu dio, "helburua ez delako EAJ ikertzea, De Miguel auzia argitzea baizik"

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako ustezko ustelkeria kasuak ikertzeko batzordeari "laguntzeko" eskatu dio gaur Carmelo Barrio PPko legebiltzarkideak EAJri. Orain arte, batzordeak egindako lanak "oztopatu" egin dituztela esan du Barriok.

Legebiltzarrean egindako agerraldian, Carmelo Barriok esan du helburua ez dela "EAJ ikertzea", ''De Miguel'' auziko ustelkeria kasua argitzea baizik.

Bere ustez, EAJk izan duen "jarrera oztopatzaileak" aurreko administrazioan "irregulartasunak eta anomaliak" egin zirela pentsatzera eraman dezake.

''De Miguel'' auzia ikertzeko batzordearen inguruan "biktimarena egiteko ikuskizuna" antolatzea egotzi die jeltzaleei Carmelo Barriok. Horren ordez, EAJk "egia bilatzeko helburuarekin" erantzukizunez jokatu behar duela esan du popularrak.

Nahiz eta bide judiziala "irekia" egon, Legebiltzarrak ere bere ikerketa propioa egin dezakeela defendatu du Barriok. Bere hitzetan, ''De Miguel'' auzia argitzeko "oinarrizkoak" diren pertsonak "erabili ditu" EAJk batzordearen lana "oztopatzeko".

Hala ere, ikerketa batzordeak aurrera jarraituko duela ohartarazi du, "nahiz eta, bidean, oztopoak aurkitu". Dokumentazio eta agerraldi gehiago eskatuko dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea