Politika -

Troitiño auzia

Basagoiti: 'Norbaitek egindako hankasartze larria ordaindu beharko du'

Askatzeko agindua eman zutenetik eta Troitiño berriro atxilotzeko erabakia hartu duten bitartean "hainbat pertsona hil dituen txoriak alde egiteko denbora nahikoa" izan duela salatu du Basagoitik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antton Troitiño ETAko kide ohia askatzeko erabakia "oso garrantzitsua den pertsona batek" hartu zuela esan du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak. "Pertsona horrek hankasartze handia egin du, eta ondorioak ordaindu behar ditu orain", gaineratu du popularrak.

Askatzeko agindua eman zutenetik eta Troitiño berriro atxilotzeko erabakia hartu duten bitartean "hainbat pertsona hil dituen txoriak alde egiteko denbora nahikoa" izan duela salatu du Basagoitik. "Troitiñorena argi zegoen, hemen denek jakin dute; epaile batek, edo batzuk, erabaki bat hartu zuten orain astebete, eta, zazpi egun behar izan dituzte kontrako agindua emateko", kritikatu du PPko buruak.

Basagoitiren ustez, berriz atxilotzeko erabakia hartu bitartean, Troitiño "zelatatu" behar zuen Poliziak. Atxilotze agindua ere "arinago" erabaki behar zutela azpimarratu du popularrak.

"Berdin zait noren erabakia izan den, baina norbaitek hankasartzea egin du, eta akats hori ordaindu beharko du orain”" azaldu du.

Bestalde, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak esan du Troitiño Iñaki De Juana Chaosen "bila" joan dela ohartarazi du. ETAko kide ohia atxilotzeko gai ez badira, erantzukizunak eskatuko dizkie Espainako Gobernuari eta organu judizialei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea