Politika -
Udal hauteskundeak
EAJ: 'PSE eta PPren aurrean, aukera abertzale jatorrena gara'
Aste honetan zehar Troitiño ETAko preso ohiaren auziaren inguruan sortu den "aurrefabrikatutako alarma mediatikoa" salatu du Ortuzarrek.
Erredakzioa
EAJ aukera "abertzale jatorrena" eta sozialistek eta popularrek sortzen duten "fronte espainiarraren aurrean alternatiba hoberena" direla adierazi du Andoni Ortuzar BBBreko presidenteak.
Ortuzarrek adierazi duenez, maiatzaren 22ko hauteskundeei begira "EAJ indartsu dago", eta ez dira beste alderdi nazionalistekin gertatzen denaren beldur. Horretaz gain, "ez gaitu beldurra ezta ardura mugitzen", azpimarratu du jeltzaleak.
"22ko hauteskundeetan denok egotea nahiko nuke eta euskal gizarteak noren alde dago aukeratzea. Dena den, lehenengo indarra izango garela uste dugu", gaineratu du.
Troitiño auzia Aste honetan zehar Troitiño ETAko preso ohiaren auziaren inguruan sortu den "aurrefabrikatutako alarma mediatikoa" salatu du Ortuzarrek. Izan ere, Auzitegi Nazionalak iragan astean erabaki zuen Troitiño aske uztea, baina ondoren, erabakia bertan behera utzi eta atxilotze agindua igorri du berriro.
EAJk uste du hainbat komunikabidek eta alderdik egindako presioak zerikusi zuzena izan duela Troitiñoren auzian.