Politika -

M-22ko hauteskundeak

Ortuzar: 'EA eta Alternatiba erabat legalak eta demokratikoak dira'

EAJk uste duenez, Bilduko independenteek ohiko ezker abertzalearen ideologia dute, baina "ez dute iragan politikorik" eta ezin zaie "ilegalizatu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko BBBko zuzendariaren, Andoni Ortuzarren, arabera, Bildu osatzen duten independenteek ezker abertzalearen ideologia dute, baina esan duenez, "kontu eta arreta handia izan dute zerrendetan pertsonak jartzeko orduan; ez dute iragan politikorik, eta horregatik ezin zaie ilegalizatu".

RNEri eskainitako elkarrizketa batean Ortuzarrek gogorarazi duenez, Bilduren baitan dauden EA eta Alternatiba "erabat legalak eta zeharo demokratikoak dira", eta "ezin du inork horien ibilbidea zalantzan jarri".

Horrez gain, koalizioa "pertsona independeteak osatzen dute, eta seguraski ohiko ezker abertzalearen ideologia dute", esan du.

"Baina, guk dakigunez, kontu eta arreta handia izan dute zerrendetan iragan politikorik ez duten pertsonak jartzeko, politikan murgilduta egon ez diren pertsonak, eta, beraz, ez du zentzu handirik horiek ilegalizatzea; ez egin dutenagatik, baizik eta egin dezaketenarengatik", gaineratu du.

Horrela, esan duenez, ez du uste Bildu "Batasunaren jarraipena denik", eta "kontisutzioaren ikuspegitik, zalantzatsua da hauteskundeetara joatea debekatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea