Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Garitano: 'Hautagai independentea naiz, ez Batasunaren hautagaia'

SER irratiari eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, Bildu sortzea "ETAren ideia" dela esaten duen poliziaren txostenak "balio juridikorik" ez luke izan behar, "susmoetan oinarritzen delako".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano (Gara egunkariko zuzendariorde ohia eta Egineko erredaktore ohia) Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du hautagai "independentea" dela, eta ez "Batasunaren hautagaia". Bere esanetan, koalizio berriak maiatzeko hauteskundeetan parte hartzeko aukera izango du.

SER irratiari eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, Bildu sortzea "ETAren ideia" dela esaten duen poliziaren txostenak "balio juridikorik" ez luke izan behar, "susmoetan oinarritzen delako".

"Aurretik legez kanporatutako alderdiekin erlaziorik duen pertsonarik ez dugu Bilduren zerrendetan aurkeztu. Gure ustez, zilegia da Bilduk hauteskundeetan parte hartzea", gaineratu du.

Eusko Alkartasunak eta Batasunak hasitako bileretatik Bildu atera zela galdetu diote Garitanori. Horren inguruko berririk ez duela erantzun du, ez Batasunan ezta Ean ere ez duelako militatu.

“Poliziak zer uste duen ezer gutxi axola zait, ni hautagai independentea naiz, ez Batasunaren hautagaia”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea