Politika -
Troitiño auzia
Gobernuaren iritziz, PPk 'terrorismoa bere onurako erabiltzen du'
Zapateroren Gobernuak adierazi duenez, PPko zenbait ordezkarik "terrorismoa erabiltzen dute" datozen hauteskundeetan emaitza hobeak izateko.
Erredakzioa
Antton Troitiño ETAko kide ohia askatzeko aginduaren ondoren erabaki zuzenak hartu zituela uste du Espainiako Gobernuak. PPko buruzagiek ere hori pentsatzen duela gaineratu du, baina "alderdiko belatzen" doktrinari jarraituz, "terrorismoa erabiltzen dute hauteskundeetan emaitza hobeak lortzeko".
Azken egunotan PPko ordezkariek egin dituzten adierazpenak gogor kritikatu ditu Gobernuak. "Alderdiko gogorrenek uste dute maiatzeko hauteskundeetan eta 2012ko hauteskundeetan boto gehiago eskura ditzaketela gidoi horri jarraituz". Gobernuko iturriek esan dutenez, PPk legez kanpokoa den zerbait defendatu du azken egunetan, Troitiño auziaren inguruan: "Aske utzi zutenetik, Troitiño zelatatzea". "PPk ondo daki hori, haiek Gobernuan egon zirenean modu berberean aritu ziren Josu Ternera aske gelditu zenean", gogoratu dute.