Politika -
Pontevedran
Rajoy koldarra dela esan du Blancok, Troitiño auzian duen jarraregatik
"Ikusiko duzue nola ez den ausartzen (Zapaterori) galdetzen epaileek Troitiño zergaitik askatu zuten ", esan du Blancok. Gainera, "Espainiako gai garrantzitsuetan beti isilik" geratzea leporatu dio.
Erredakzioa
Mariano Rajoy PPko presidentea "koldarra" dela eta Zapaterori Troitiñoren askatzeaz galdetzeko gai ez dela izango esan du Jose Blanco PSOEko idazkariorde nagusiak.
"Ikusiko duzue nola ez den ausartzen (Zapaterori) galdetzen epaileek Troitiño zergaitik askatu zuten ", esan du Blancok Pontevedrako Illa de Arousan egindako ekitaldian. PSEko kidearen esanetan, Rajoyk "harria bota eta eskua ezkutatzen du beti. Horixe da Mariano Rajoy. Ikusiko duzue, koldar hutsa da".
Sustapen ministroaren esanetan, PPko liderra "ez da herriaren beharrizanei neurriko erantzuna emateko gai", eta "behar dugunean, ez dago; beharrik ez dagoenean hitz egiten du, eta isilik geratzen da Espainiako gai garrantzitsuetaz ari garenean".
PPk azken egunetan Rubalcabari zuzendutako hitzen inguruan Blancok argi eta garbi agertu du bere jarrera: "Aski da terrorismoaren inguruko azpikeria eta zitalkeriekin", "aski da egoera ekonomikoaren inguruko gezurrekin".
Gauzak horrela, PPko agintariei "abertzaletasun eta Estatu zentzu handiagoa eta hauteskundeetarako kalkulu gutxiago egitea" eskatu die, "hori gehiego eskatzea bada ere".