Politika -
Urgullera igoeran
EAko zinegotzi ohi bat hil da Donostiako Aberri Egunean
Jose Manuel Uribarri ondoezik sentitu da Urgullera igoera hastear zegoela. Hamaikabateko zuzendaritzako kidea zen eta alderdiaren sorrera bultzatu zuen komitean ere izan zen.
Erredakzioa
Jose Manuel Uribarri Hamaikabat (H1!) alderdiko kidea hil egin da Donostiako Andre Mariaren Basilikaren ondoan, bere alderdiak Aberri Eguna ospatzeko Urgull mendian antolatutako ekitaldietan parte hartzera zihoala.
Uribarrik EAko zinegotzi kargua izan zuen Bilboko Udalan.
Iñaki Galdos Hamaikabateko presidenteak gertatutakoa deitoratu du. Ezbeharra 11:00ak aldera izan da; Uribarri ondoezik sentitu da Urgullera igoera egitera zihoala, Andre Mariaren Basilikaren ondoan, Donostiako Alde Zaharrean, antza denez, bihotzeko gaixotasunak jota.
Osakidetzak bi anbulantzia bidali ditu Uribarri artatzeko baina Hamaikabateko kidea handik gutxira hil da.
Jose Manuel Uribarri Hamaikabateko zuzendaritzako kidea izateaz gain, alderdiaren sorrera bultzatu zuen komitean parte hartu zuen.