Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

'Botoengatik' guztiari eraso egiten diotenak salatu ditu Patxi Lopezek

Era berean, PSEk ez duela "jolasten" ez Justiziari presioa egitera ezta Justizia ordezkatzera ere esan du Bilbon egin duten ekitaldian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez Lehendakariak “ahoa abertzaletasun konstituzionalaz hitz egiten betetzen zaienak” eta “botoak irabazteko sistema demokratikoaren oinarrien aurka” jotzen dutenak kritikatu ditu. Ildo horretan ohartarazi duenez, bere alderdia ez da Justiziari presioak egitera edo Justizia ordezkatzera” jolasten ari, “horren aukakoa demokrazia bera ahultzea da”, gaineratu du.

PSEren 125. urteurreneko ekitaldiaren barruan, Euskadiko sozialistek Bilbon alderdiko ministroei, sailburuei, ministro ohiei eta sailburu ohiei egindako omenaldian hartu du parte Lehendakariak eta “balore” sozialistak eta besteen aurrean duten “jarrera etikoa” defendatu ditu.

Gainera, politika “gizarte hobea lortzeko” instrumentu edo tresna nobleagoa dela esan du. Patxi Lopezek gogorarazi du PSE “totalitarismo terroristaren aurkako horma” izan dela. Baita beren planteamendu soberanistekin Euskadi bitan zatitzen zutenen aurrean autogobernu estatutarioaren “bultzatzailea” ere.

“Guztiok elkarren artean ulertzea bilatu dugu badakigulako herrialde hau guztion artean eraiki behar dugula eta ez batzuk besteen aurka” gaineratu du.

Lehendakariak argitu du sozialistek “beti” defendatu dituztela instituzioak eta Eskubide Estatua, “sistema demokratikoan sinesten dugulako eta baita botereen arteko banaketan ere”, esan du. “Eta horregatik ez gabiltza Justiziari presioa egiten edo justizia ordezkatzen jolasean, erabakiak onartu eta errespetatzen ditugu (gustatzen zaizkigunean eta ez zaizkigunean), horren aurkakoa demokrazia bera ahultzea baita”, zehaztu du.

Horregatik, Lehendakariak esan du PSE ez dabilela “joko arriskutsu horretan jolasean, aurkariari eraso egiteko guztia erabiltzera, alegia; berdin zaie terrorismoaren aurkako borroka edo justizia bera izan, ardura falta izugarria” da hori, gaineratu du.

“Beste batzuei abertzaletasun konstituzionalaren gainean hitz egiten ahoa betetzen bazaie, , berdin zaie sistema demokratikoen oinarrien aurka egin eta sistema ahultzea botoak irabazteko, guri, ordea, ez”, azaldu du Lopezek.

Bestalde, ETAren aurkako borrokan “bi Gobernu sozialisten lana goraipatu du, “Espainiakoarena eta Euskadikoarena, hain zuzen ere”, bere hitzetan “gu gara talde terrorista inguratzen ari garenak, terrorismoaren amaierara behartuz”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea