Politika -

Epaiketa Parisen

Zigor Garro: 'Espainiak eta Frantziak urrezko aukera dute aurrean'

2006an atxilotutako ETAko taldearen ustezko buruzagiak hitza eskatu adierazpen bat egiteko epaiketan. Bost auzipetuek ez dute erantzun izan nahi.

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisen ETAko bost kide epaitzen ari dira. 2006an atxilotu zituzten, aurreko su-etena oraindik indarrean zegoela. ETAko aparatu logistikoko kide izatea leporatzen zaie. Zigor Garro taldearen ustezko buruzagiak egungo su-etena aipatuta esan du Espainiak eta Frantziak "urrezko aukera" dutela aurrean.

Gaurko saioan akusatuek ez dute erantzun nahi izan. Zigor Garrok bakarrik eskatu du hitza adierazpen bat egiteko eta saioaren amaieran epaileak aukera eman dio.

Garrok gogorarazi duenez, "urtarriletik ETA su-etenean dago eta Espainiak eta Frantziak urrezko aukera dute aurrean".

Aretotik irten aurretik akusatuek bertara joandako senitartekoak besarkatu nahi izan dituzte, baina jendarmeek ez diete utzi. Horrez gainera, eztabaida izan da baita ere, Juan Kruz Maiza akusatuak daukan medikaziorengatik ia orduro komunera joateko baimena eskatu eta epaileak ez diolako denetan utzi.

Garro eta Maizarekin batera Ekain Mendizabal eta Marina Bernado egon dira aretoan. Bosgarren akusatua Eneko Gogeaskoetxea ihesita dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea