X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Maiatzeko hauteskundeak
Basagoiti: 'Lopezek herritarren eskubideak bermatu behar ditu'
Bilbon egin ditu Basagoitik adierazpenak, Patxi Lopezek atzo egindako agerraldiaren ondoren. Lehendakariaren ustez, EAk eta Alternatibak "ez dute ETAren estrategia segitzen".
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariari "herritar guztien eskubideak eta askatasunak" bermatzeko exijitu dio Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak, batez ere, "oraindik terrorismoa eta indarkeria pairatetzen dutenentzat".
Bilbon egin ditu Basagoitik adierazpenak, Patxi Lopezek atzo egindako agerraldiaren ondoren. Lehendakariaren ustez, EAk eta Alternatibak "ez dute ETAren estrategia segitzen". Gaur, Euskadiko PPko presidenteak esan du "normalena" Auzitegi Konstituzionalak Bilduren aurkako erabakia hartzea izango dela. Ordezkari politikoei "erantzukizunez" jokatzeko eskatu die, batez ere agintariei. Bere ustez, "zentzugabekeria da" alderdi demokratikoei gauzak eskatzea, eta ez "ETAri".