Politika -

Argi berdea Bilduri

Gobernuak 'errespetatu' egiten du epaia

Justizia Ministerioak ohartarazi du Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak "herritar eta aginte publiko guztiek" bete behar dituztela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak adierazi du errespetatu eta onartu egiten duela Auzitegi Konstituzionalaren epaia (baimena eman dio Bilduri hauteskundeetan parte hartzeko), eta Justiziaren erabakiak "herritar eta aginte publiko guztiek" betetzekoak direla ohartarazi du.

Justizia Ministerioak igorritako agiri batean, Exekutiboak nabarmendu du sistema konstituzional baten baitan auzitegiek ezartzen dutela zerrendak legezkoak diren edo ez.

"Zuzenbide Estatuan, Estatuko botere bakoitzari eginbehar bat dagokio, eta Gobernuak bete egin du berea", gaineratu du oharrak. Halaber, Bilduren zerrenda guztiak inpugnatu zituela gogorarazi du.

"Konstituzioaren interpretatzaile nagusiak du azken hitza, eta haren erabakiak herritar eta botere publiko guztiek bete behar dituzte", esan du Gobernuak.

RubalcabaExekutiboa Konstituzionalekokide batekin harremanetan jarri eta Bilduren erabakian eragina izan zuela zioten informazioak "maltzurkeria hutsa" direla esan du Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteordea eta Barne Ministroak.

Rubalcabak prentsaurrekoa eman du Ministroen Kontseiluaren ostean, eta Auzitegi Konstituzionalari presioa egin izana "erabat ezeztatu" du.

Konstituzionalak hartutako epaia errespetatu egiten duela esan eta beste edozein prozesu judizialetan bezala, GobernuakZuzenbide-estatuaren tresnak "irmotasunez" aplikatu dituela gaineratu du. Izan ere, bere hitzetan, tresna horiek izango dira ETAren amaiera ekarriko dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea