Politika -

Zintzotasun politikoaren bila

Eusko Jaurlaritzak 'Gobernu Egokirako Kode Etikoa' berretsi du

Gobernuaren kide guztiak eta administrazioaren, gizarteen eta elkarte publikoen langileek dokumentua sinatuko dute. Politikarengan konfiantza berreskuratzea izango du helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Egokirako Kode Etikoa onartu du. Dokumentu hau Gasteizko Gobernuaren kide guztiek, goi karguek eta administrazioaren, gizarteen eta elkarte publikoen langileek sinatuko dute. Ondorioz, eguneroko eginkizunetan zintzotasunaz, eraginkortasunaz, inpartzialtasunaz nahiz zerbitzu publikorako erabateko arduraz aritzeko konpromisoa hartuko dute.

12 ataletan banatuta, guztira 31 artikuluk jasotzen dute kodearen mamia tartean, giza eskubideekiko eta askatasunarekiko errespetua, terrorismoaren deslegitimazioa, berdintasunaren defentsa eta ingurugiroarekiko jagasangarriak diren neurriak suspertzea.

Astearte honetan Ajuria Enean onartutako kode etiko honek biztanleriak afera politikoetan duen konfiantza berreskuratzea izango du helburu. Berretsi ostean, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Administrazio Publikoko Sailak zainduko du kodearen betetzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea