Politika -

Elkarlanerako akordioa

EAEk eta Buenos Airesek polizia-lankidetza sendotzeko akordioa sinatu dute

Hitzarmenaren helburuetako bat da nazioarteko terrorismoaren zein delinkuentziaren aurkako borrokaren eta prebentzioaren esparruan polizia-laneko esperientziak trukatzea.

Eusko Jaurlaritzako eta Buenos Aireseko gobernuen ordezkariak gaurko bileran. Argazkia: Irekia
Eusko Jaurlaritzako eta Buenos Aireseko gobernuen ordezkariak gaurko bileran
Eusko Jaurlaritzako eta Buenos Aireseko gobernuen ordezkariak gaurko bileran. Argazkia: Irekia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Cristian Ritondo Buenos Aires probintziako Segurtasun ministroak adierazpen bateratua izenpetu dute Buenos Airesen (Argentina), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Buenos Aires probintziako Ministerioko polizia-zerbitzuen arteko lankidetza areagotzeko.

Akordio hori Anberesko eta Bavariako poliziekin berretsitakoei batuko zaie. Beltran de Heredia Argentinan dago bisita ofizialean.

Hitzarmenaren helburuetako bat da delinkuentziaren aurkako borrokaren eta prebentzioaren esparruan eta segurtasunaren eta ordena publikoaren arloan, eta, bereziki, nazioarteko terrorismoaren, krimen antolatuaren, lapurtutako ibilgailuen trafikoaren eta dokumentuen faltsifikazioarekin eta gai sorgorgarriekin zerikusia duen delinkuentziaren aurkako borrokan egiten den polizia-laneko esperientziak trukatzea.

Dokumentuan ere irakaskuntzaren eta prestakuntzaren arloko esperientziak trukatzeko eta, bereziki, irakaskuntzako eta prestakuntzako programak eta horietako edukiak antolatzeko lankidetza adostu dute. Era berean, informazio-truke hori teknologia berrietara, zuzendaritza-tresnetara eta baliabide berezietara ere hedatzen da.

Ildo berean, bakoitzaren polizia-instalazioetara bisitaldiak egiteko beharrezko mekanismoak ere jaso dituzte testuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak Argentina