Politika -
Polemika
Legea betetzen ez badu Bilduren aurka egingo dutela esan du Jaureguik
Kongresuan egin duen adierazpenen arabera, koalizioko alderdi edo hautetsiren batek "indarkeria babesten duela" frogatuko balitz, Bilduren aurkako neurriak hartuko dituzte.
Erredakzioa
"Demokraziaren exijentziak" betetzen ez baditu, Bildu koalizioaren aurka egingo dutela esan du gaur Ramon Jáuregui Presidentetzako ministroak. Bere hitzetan, Bilduren iharduera politikoak "legea betetzen duen" zelatatuko du Espainiako Gobernuak.
Kongresuan egin duen adierazpenen arabera, koalizioko alderdi edo hautetsiren batek "indarkeria babesten duela" frogatuko balitz, Bilduren aurkako neurriak hartuko dituzte.
Edozein "herritar demokratikori bezala", atzoko Errandonearen argazkiak "ezinegona" sortarazi zion Presidentetzako ministroari.
"Indarkeria bueltatuko ez dela pentsatu nahi dut, baina bueltatuko bada Bildu hurbiletik jarraituko dugu", azpimarratu du.