Politika -
Terrorismoa goratzea
Urte bateko zigorra ezarri diote Tasio Erkizari 'Argala' omentzeagatik
Auzitegi Nazionalaren epaiak dioenez, Erkiziak bere borondatez parte hartu zuen argi eta garbi terrorista bat omentzea helburu zuen ekitaldi batean.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak urte bateko kartzela-zigorra ezarri dio HBko Tasio Erkizia kide historikoari, 2008an Arrigorriagan Jose Miguel Barañan Argala ETAko kidea omentzeagatik.
Carlos Bautista fiskalak 18 hilabeteko zigorra eskatzen zuen, baian Auzitegi Nazionalaren Zigor Arloko lehenengo gelak.
Auzitegi Nazionalaren epaiak dioenez, Erkiziak bere borondatez parte hartu zuen argi eta garbi terrorista bat omentzea helburu zuen ekitaldi batean.
Bere aldetik, Erkiziak Argalaren figura ez zuela goratu nahi adierazi du, baizik eta eszenatoki batean zegoen argazki handi baten aurrean lore bat jarri "pertsona alai bat gogoratzeko", izan ere biak unibertsitatean ezagutu ziren eta Tasio "familia lagun" baten kide zen.
Epaiak, ordea, ez dator bat Erkiziak dioenarekin eta akusatuak "ez du izan laguntasun harreman bat edo harreman berezirik" Argalarekin.
Horretaz gain, Argala omendu beharrean, Euskal Herriko independentziaren aldeko hitzaldi bat egin balu, bere jarrera ez zen aurpegiragarria izango, Espainia "demokrazia tolerantea" baita.