Politika -
Espainiako 60 hiritan
Milaka pertsona, aldaketaren eta 'benetako demokrazia'aren alde
Espainiako biztanleak "haserre" daudela diote, "botere politikoek korporazio handiekin batera eta nazioarteko merkatuen presioen eraginez" egindako "abusuengatik".
Erredakzioa
Foru eta udal hauteskundeetarako astebete eskas falta denean, ''Benetako demokrazia orain'' plataformak milaka pertsona bildu ditu eredu ekonomikoaren eta politikoaren kontra Espainiako ia 60 hiritan.
Manifestazio handiena Madrilen egin dute. Bertan, 20.000 pertsona Cibelesetik atera eta Puerta del Solera joan dira Gobernuaren, paradisu fiskalen, Errege-etxearen eta sindikatuen kontrako oihuak botaz.
Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan, Fabio Gandara manifestazioaren antolatzaileak Espainiako herritarrak "haserre" daudela esan du, "botere politikoek korporazio handiekin batera eta nazioarteko merkatuen presioen eraginez" egindako "abusuengatik".
"Gure ustez herritarrak beste batzuek sortutako krisia ordaintzen ari dira. Ez da bidezkoa pertsona kaltetuenek gizarte murrizketak jasan behar izatea", esan du Gandarak.