Politika -

Auzitegi Nazionala

Segiko bi ustezko kide aske geratu dira bermea ordainduta

2009ko arazoan Segiko ustezko hainbat kide atxilotzeko polizia-operazioan hartu zituzten preso Liguerzana eta Villasante. Epailearen aurretik pasa ostean prebentzioko espetxeratze ezarri zieten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez Segiko kide izatea leporatuta, 2009ko azaroan kartzelaratu zituzten Jon Liguerzana eta Euken Villasante bermea ordainduta aske uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak.

Liguerzana Aranjuezeko kartzelan dago era ordu batzuk barru aske egongo da 60.000 euroko bermea ordainduta. Villasante, ordea, Soto del Realeko espetxean dago eta 50.000 euroko bermea ezarri diote.

2009ko arazoan Segiko ustezko hainbat kide atxilotzeko polizia-operazioan hartu zituzten preso. Auzitegi Nazionalean epailearen aurretik pasa ostean prebentzioko espetxeratze ezarri zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea