Politika -
Kale borrokagatik zigortuta
Betolaza kartzelara, Espainiari entregatzeko agindua bideratu zain
Erabakia hilaren 24an deitutako audientzian hartuko dute, Paueko Apelazioko Auzitegian. Bestalde, Benoit Aramendi ETAko ustezko kolaboratzailea aske utzi zuten asteartean.
Erredakzioa
Gorka Betolaza Villagrasa kartzelara bidali dute Espainiari entregatzeko izapideak bete arte. Betolaza asteazkenean atxilotu zuten Espainiak emandako euroaginduaren ondorioz, izan ere, kale borrokagatik jasotako kartzela zigorra betetzeke dauka.
Epaitegietako iturrien arabera, Paueko Apelazio Auzitegiko Fiskaltzak asteazkenean eman zion Betolazari Madrileko Auzitegi Nazionaleko atxiloketa aginduaren berri. Ondoren, kartzelan sartzea erabaki zuten.
Betolazak lau urteko kartzela zigorra betetzeke dauka Espainian 2002an kale borrokako ekintzetan parte hartzeagatik. Bere etorkizuna hilaren 24an Paueko Apelazio Auzitegian egingo duten audientzian erabakiko dute.
Audiendtzia horretan, Madrileko Auzitegi Nazionalak emandako euroordena aztertu beharko likete defentsak egin ditzakeen eskaerekin batera.
Prozedura hainbat astetan luzatu daiteke Espainiako eskaeraren analisiagatik eta atxilotuak Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu dezakeelako Paueko auzitegiak Espainiari entregatzeari oniritzia emanez gero.
Benoit Aramendi, aske
Bestalde, Benoit Aramendi ETAko ustezko kidea asteartean atera zen Chateaurouxeko kartzelatik baldintzapeko askatasunean.
Aramendi gaizkileekin helburu terroristengaitik elkartzeagatik eta armak garraiotzeagatik kartzelatu zuten.