Politika -

Prebarikazioagatik zigortua

Castroko alkatea hautagai izatea galarazi du Haustekunde Batzordeak

"Hautaezina" dela ebatzi du, Laredoko Epaitegiak Fernando Muguruza, bere ordezkoa eta hainbat zinegotzi prebarikazioa egiteagatik zigortu eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laredo (Kantabria) inguruko Hauteskunde Batzordearen ustez, igandeko hauteskundeetarako "hautaezinak" dira Fernando Muguruza Castro Urdialeseko alkatea eta Jose Miguel Rodriguez Lopez alkateordea, alegia Castroko Alternatiba Independietearen (ACAI) zerrendaren buruak.

Gauzak horrela, ezin izango dira hautagai izan Muguruza eta Rodriguez atzo, osteguna, zazpi urte eta erdiko gaitasungabetzea izatera derrigortzen dituen epaia jaso zutelako, Santanderreko Zigor Arloko 2 zenb. Epaitegiak hala erabaki eta gero.

Halaber, Concepcion Carranza zerrendaren laugarrena ere "hautagaiezina" da Batzordearen esanetan, beraz, ACAIko zerrendaren lehenengo postuak Ana Luisa Arnedo Portuillo, Ana Gloria Zubiaurre Sanchez eta Juan Manuel Arce Prada hautagaiek beteko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea