Politika -
M-22ko hauteskundeak
Hauteskunde gaueko gertaera eta bitxikeriak
Sole Sanchez Ciutadella alderdi demokratikoaren hautagiak bularrak erakutsi zituen botoak lortzeko. Hil da Villariño de Consoko PPren hautagai zerrendan bigarrena erle batek ziztatu ostean.
Erredakzioa
Sole Sanchez Ciutadella alderdi demokratikoaren alkatetzarako hautagaiak protagonismoa bereganatu zuen aurrekanpainan bere bularrak kartel batean erakutsiz: “Bi arrazoi sendo”. Hala ere, bere argudioek 80 boto baino ez dituzte lortu.
Sanchezen hautagaitzak hedabideetan tarte handia eta kritika nahikoak izan zituen, baina boto gutxien jaso dituen hautagaia da, botoen % 0,69 lortu ditu.
Sanchezen hitzetan, adierazpen askatasuna erabili zuen bere kartela egiteko eta jasotako kritikak jainkojaleen ondorio izan ziren. Azkenean, oso gutxi izan dira bere “bi arrazoi sendoak” babestu dituztenak.
Ourenseko Vilariño de Conso herriarako PPk duen hautagai-zerrendaren bigarrena hil da erle batek ziztatu ostean.
Hori da Pablo Perez Ourenseko PPren organizazio idazkariak zabaldu duena. Perezek zehaztu duenez, hildakoak, Sara Castro Alonsok, 39 urte zituen.
Antza, hildakoa Villariño de Consoko PPren hautagai zerrendan bigarrena zen eta erle baten ziztada jasota hil da.