Politika -
M-22ko hauteskundeak
Eta orain, zer? Hauteskundeen osteko itunak
PSE eta PP Bilduri gobernatzen ez uztearen alde daude, baina EAJ edozeinekin negoziatzeko prest dago.
Erredakzioa
Foru eta udal hauteskundeek emaitza pozoinduak utzi dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. Hiru lurraldeetan sentsibilitate ezberdinak dira bozkatuenak, eta alderdiek sukalde lana egin beharko dute udal eta foru gobernuak sortzeko.
PSE eta PP Bilduri gobernatzen ez uztearen alde daude, baina EAJ edozeinekin negoziatzeko prest dago. Hori horrela, aukerak anitzak dira.
Egoera korapilatsuena Gipuzkoan dago. Bildu indar bozkatuena izan da Batzar Nagusietan eta Donostiako Udalean, baina ez dago argi gobernatzerik izango duen. Kasu horietan ere, alderdien arteko itunek ezarriko dituzte gobernuak.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak: Bilduk 22, EAJk 14, PSEk 10, PPk 4, Aralarrek 1
Bildu-PSE eta Bildu-PP itun sinesgaitzak baztertuta, bi aukera baino ez daude gehiengo osoak zenbatzeko. Lehena, Bilduk eta EAJk bat egitea (36 eserleku), eta bigarrena, EAJk, PSEk eta PPk egitea (28).
EAJren 14 batzarkideek eta PSEren 10ek gehiengo sinplea batuko lukete, Aralarrek Bildu babestu arren.
Donostiako Udala: Bilduk 8, PSEk 7, PPk 6, EAJk 6
Batzar Nagusien antzera, Bildu bozkatuena izan da, baina EAJ behar du gehiengo osoa izateko.
PSEk, PPk eta EAJk ere gehiengo osoa batzen dute. Beste aukera bat: PSEk eta EAJk ituna egitea, gutxiengoan gobernatzeko.
Arabako Batzar Nagusiak: PPk 16, EAJk 13, Bilduk 11, PSEk 9, EBk 2
Gehiengo osoak hirunaka baino ezin dira lortu kasu honetan. PPk PSErekin gobernatu lezake gutxiengoan, baina EAJrekin batera ere baino ez gehiengo osoarekin.
Bestalde, EAJk eta Bilduk Ezker Batuarekin bat eginda baino ezingo lukete gobernua adostu.
Gasteizko Udala: PPk 9, EAJk 6, PSEk 6, Bilduk 6
Javier Maroto PPren alkategaiak erraza du gobernatzea, PSErekin gehiengo osoa baitu.
EAJk eta Bilduk 12 eserleku baino ez dituzte batzen.
Bizkaiko Batzar Nagusiak: EAJ 22, Bildu 12, PSE 9, PP 8
Jose Luis Bilbao ahaldun nagusigai jeltzaleak berriz gobernatuko du, Bilduk, PSEk eta PPk bat eginda baino ez lioketelako kenduko agintea.
Bilboko Udala: EAJ 15, PP6, Bildu 4, PSE 4
Ez dago inolako zalantzarik. Iñaki Azkuna jeltzaleak gehiengo osoa lortu du.