Politika -
Urteurrena
10 urte Santiago Oleaga gabe
Gaur hamarkada bat, ETAk Diario Vasco egunkariko finantza zuzendaria hil zuen. HAren alargunak, Amaia Guridik, adierazi du gaur egun "ilusio handia" izango lukeela bakea lortzeko aukerarekin.
Erredakzioa
Gaur 10 urte betetzen dira ETAk Santiago Oleaga Diario Vasco egunkariko finantza zuzendaria hil zuenetik.
Oleaga, 52 urtekoa, erakunde terroristaren Erezuma taldeak hil zuen, 2001eko maiatzaren 24an. Egun horretan, bi pertsonak zazpi tiro eman zizkioten, Matia ospitaleko aparkalekuan.
Haren alargunak, Amaia Guridik, adierazi du gaur egun Oleagak "ilusio handia" izango lukeela "bakea eta bizikidetza" lortzeko aukerarekin.
Dena dela, Vocento taldeko egunkariek gaur publikatu duten elkarrizketan, Guridik esan du ezin dela egin "hemen ezer gertu ez den bezala, gertatu egin baita".
Halaber, biktimen arloan egindako aurrerapausoak errespetazeko eskatu dio Bilduri.