Politika -

Ondorengotza PSOEn

Ezohiko biltzarra ala barne-hauteskundeak, zein da aldea?

Ezohiko biltzarra deituz gero, PSOEren egungo zuzendaritzak dimisioa aurkeztu beharko luke, eta Zapateroren hurrengoa 500 eta 2.000 ordezkarik artean erabakiko lukete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Sozialista zatituta dago: Batzuek ezohiko biltzar batean hautatu nahi dute Jose Luis Rodriguez Zapateroren hurrengoa, baina beste batzuk barne-hauteskundeen alde daude.

PSOEren estatutuen eta araudiaren arabera, hautagaia erabakitzeko barne-hauteskundeak 15 eguneko epean ebatzi behar dira hautagaitzak aurkezteko epea hasten denetik. Ohiko biltzar baten kasuan, epea 60 egunekoa da, eta 40koa ezohiko batean.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren asmoa larunbat honetako Batzorde Federalak hauteskunde primarioen egutegia eta epeak ezartzea da.

Barne-hauteskundeen kasuan, hautagaiek Bermeen Batzorde Federalean aurkeztu behar dute hautagaitza, eta baldintzak betetzen dituzten egiaztatu eta gero, erakunde horrek izendatuko ditu hautagaiak. Horren ostean, zazpi eguneko kanpaina hasiko da.

Bozketa militante guztien artean egiten da.

Ezohiko biltzarrak "egoera berezi bat" aztertzeko edota "gai zehatz" bat konpontzeko helburuarekin deitzen dira. Zuzendaritza federal edota Batzorde federalak dei dezake, beti ere "militanteen erdiak baino bat gehiagok eskatuta". Mota honetako biltzarretan, gai ordenean aurreikusitako gaiak besterik ez dituzte aztertuko.

Ezohiko biltzar bat deitzeak PSOEren zuzendaritzaren dimisioa dakar. Biltzar horretara joango diren 500 eta 2.000 arteko "ordezkariek" bakarrik emango dute haien botoa.

Estatutuen arabera, idazkari orokor izateko hautagaiek, gutxienez, ordezkarien botoen % 20 eskuratu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea