Politika -

EH Bildu

Goirizelaiak eta Larrionek Legebiltzarra utzi eta udalgintzan zentratuko dira

Orain arte legebiltzarkide zirenak Bilboko eta Gasteizko udaletan geratuko dira, koalizioak udalgintzaren alde egindako apustuaren baitan.

Miren Larrion, Radio Euskadin. Argazkia: EiTB
Miren Larrion, Radio Euskadin. Argazkia: EiTB
Miren Larrion, Radio Euskadin. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jone Goirizelaia eta Miren Larrion orain arte EH Bilduren legebiltzarkide zirenek Ganbera utzi dute Bilboko eta Gasteizko udaletan, hurrenez hurren, zinegotzi lanean zentratzeko.

Bi legebiltzarkideak zerrendaburuak izan ziren euren hirietan maiatzeko hauteskundeetan, eta orain Diana Urrea legebiltzarkide ohiak eta Ibon San Saturninok hartuko dituzte horien lekuak. Urrea legebiltzarkide izan zen aurreko legegintzaldian, eta San Saturnino koalizioaren koordinatzaile da Araban.

EH Bilduk prentsa-ohar batean azaldu duenez, koalizioak udalgintzaren alde egindako apustuaren baitan kokatzen da erabakia, "ezker subiranistentzat balio estrategikoa duelako udal mailaki lanak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo berriak EH Bildu Nafarroa Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak