Politika -
Datozen egunetan
Frantziak Espainiaren esku utziko ditu Martitegi eta Txeroki
Baliteke biak Soto del Real Madrilgo espetxean sartzea, espetxeetako ordezkariek jakinarazi dutenez.
Erredakzioa
Frantziak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko ditu datozen egunetan Jurdan Martitegi eta Garikoitz Aspiazu Rubina Txeroki ETAko buruzagi ohiak. Auzitegi Nazionalak epaitu egingo ditu, ETArekin zerikusia duten delituak egotzita, Fiskaltzak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.
Martitegi bihar espainiaratuko dute, eta Txeroki datorren astelehenean, epai ditzaten.
Baliteke biak Soto del Real Madrilgo espetxean sartzea, espetxeetako ordezkariek jakinarazi dutenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea