Politika -

Bilduren ebazpena

Konstituzionalak dio alderdikeriarik gabeko ideologia dutela epaileek

Pascual Sala Auzitegi Konstituzionalaren presidenteak epaileek ideologia izateko duten eskubidea aldarrikatu du eta "alderdien mende" daudela ukatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pascual Sala Auzitegi Konstituzionalaren presidenteak epaileek ideologia izateko duten eskubidea aldarrikatu du, baina erabat ukatu du "alderdien mende" daudela.

Auzitegi Konstituzionalaren 2010eko memoria aurkezteko eman duen prentsaurrekoan, Salak ziurtatu du bera buru duen auzitegia ez dutela bi blokek osatzen eta ez daudela "alderdien mende". Era berean, epaile bat alderdi bati lotzea "independentziaren kontrako atentatua" dela azpimarratu du.

Bilduri hauteskundeetan parte-hartzeko bide eman zion ebazpenaren harira, epaia arrazoi juridikoekin kritikatzea eskatu du Salak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea