Politika -

Fundazioaren eskutik

ETAko biktima diren zinegotziek Ramon Rubial 2010 saria jaso dute

Gainera, Parvin Ardalan Iraneko ekintzailea ere saritu dute aurten Demokrazia eta Askatasunaren Defentsan Ramon Rubial 2010 saria jasota.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, ostirala, jakinarazi du Lentxu Rubial Ramon Rubial Fundazioaren presidenteak prentsaurreko batean. Halaber, Jose Maria "Txiki" Benegasi Balore Sozialisten Defentsa saria emango diotela esan du, "berdintasun, elkartasun eta askatasun baloreak defendatzeagatik eta gizartearen mesedetan etengabe eta prestutasunez aritzeagatik".

Fundazioak nabarmendu du ETAko indarkeriaren biktima izan diren euskal zinegotzien lana, demokrazia eta askatasuna etengabe defendatuz, baita Ardalanen lana ere, bere herrialdean dagoen diskriminazioaren kontra.

Sarituen artean, Javier Condek (atleta) Richard Oribek (igeriketa) 2010 Euskal Kirolaria saria jaso dute, bizitzan "zailtasunak gainditzeko izandako gogo eta eskaintzagatik".

Azkenik, hilondioko saria eman diote Juan Carlos Eguillor irudigile, margolari, istoriogile eta grabatzaileari, Kulturako Ramon Rubial 2010 saria, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea