Politika -

Erreparazioa

Polizia-abusuen biktimek bihartik aurrera eska ditzakete kalte-ordainak

Horretarako, 1978 eta 1999 urteen artean polizia gehiegikeriaren baten biktima direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Administrazioak bi urte izango ditu eskakizunari erantzuteko.

Lasa eta Zabalari (1983an erailak) egindako omenaldi bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Lasa eta Zabalari (1983an erailak) egindako omenaldi bat.
Lasa eta Zabalari (1983an erailak) egindako omenaldi bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1978-1999 urteen artean polizia gehiegikerien biktima izan zirenek edo euren senitartekoek bihartik aurrera eskatu ahalko dituzte legez badagozkien kale-ordainak. Gehienez, bi urteko epea dute erreparazioa egiteko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur kaleratu du Jaurlaritzak joan den astean onartutako dekretua. Biharamunean, alegia, bihar sartuko da indarrean. Argitalpenarekin batera, biktimek aurkeztu beharko duten eskakizun eredu-orria ere zabaldu dute. Eskaerak Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzan (Gasteiz) edo Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta bulegoetan aurkeztu ahalko dira, modu digitalean zein presentzialean.

Biktimek edo euren senitartekoek hilketa edo ezintasuna frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Hala nola, txosten polizialak, gobernu-espedienteak, agiri judizialak edota gertakarien lekua eta nondik norakoak jasotzen dituen erregistroa.

Behin betiko lesio edo ezgaitasunen kasuan, mediku txostenak edo horiek frogatutzat ematen dituen erakundearen ebazpena aurkeztu beharko da. Kalte-ordaina heriotzagatik bada, heriotza-ziurtagiria eta ahaidetasun loturaren egiaztagiria (bikotekidea, seme-alabak, gurasoak, ilobak edo anai-arrebak) aurkeztu beharko dira.

Behin eskaera aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzaren Sailburuordetzak edota Giza Eskubideen Idazkaritza Nagusiak ere bi urteko epea du eskakizunari erantzuteko, salbuespenak salbu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Polizia indarkeriari buruzko albisteak