Politika -
NAFARROA
David Campion independentea, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari berria
Ollarango alkateak aldeko 29 boto eskuratu ditu EH Bilduk, PSNk, bost independentek eta Geroa Baik bere alde egin ostean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroan, David Campion independentea Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari aukeratu dute bart, EH Bilduk eta PSNk beren hautagaitzak erretiratu ondoren.
Hasiera batean, hiru hautagai aurkeztu ziren bozketara: Juan Jose Echeverria (Navarra Suma), David Campion (independentea) eta Maite Esporrin (PSN).
Lehen bozketan, hautagai bakar batek ere ez zuen gehiengo absolutua eskuratu du, eta bigarrenean nahikoa zen gehiengo sinplea. Dena dela, bigarren botazio horren aurretik PSNk eta EH Bilduk beren hautagaiak erretiratu zituzten.
EH Bilduren (14 boto), PSNren (7 boto), Geroa Bairen (3 boto) eta 5 ordezkari independenteren babesa eskuratu zuen Ollarango alkate ere badenak: guztira, 29 boto. Juan Jose Echevarria Navarra Sumako hautagaiak, berriz, 22 boto eskuratu zituen, eta 2 ordezkari independente abstenitu egin ziren.
Iruñerriko Mankomunitateko presidente hautatu berritan, Campionek bere independente izaera azpimarratu zuen.