Politika -

Katalunia

Torra: 'Ezin dugu existitzen ez dena gaitzetsi'

Berak indarkeria "beti" gaitzetsi izan duela adierazi du Kataluniako presidenteak Lledonerseko espetxearen aurrean, hori bai, "gertatu izan denean".

Quim Torra Generalitateko presidentea Lledonersko espetxearen aurrean. Argazkia: EFE/ Susana Sáez
Quim Torra Generalitateko presidentea Lledonersko espetxearen aurrean.
Sanchezek Torrari 'indarkeriatik ez aldentzea' leporatu dio PSCren festan

1:02

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ezin dugu existitzen ez dena gaitzetsi", adierazi du Quim Torra Generalitateko presidenteak; izan ere, "independentismoa beti baketsua izan da" eta horregatik "indarkeriaren aurka modu naturalean talka egin du". "Gu ez gara biolentoak", ziurtatu du.

Berak indarkeria "beti" gaitzetsi izan duela adierazi du Kataluniako presidenteak Lledonerseko (Bartzelona) espetxearen aurrean, hori bai, "gertatu izan denean".

"Existitzen ez dena ezin dugu gaitzetsi; gu ez gara biolentoak", errepikatu du. "Indarkeria gertatu denean gaitzesteko inongo arazorik ez dugu izan, baina eraman nahi gaituzten lekura ezin gara joan, sinpleki", erantsi du.

2017ko urriaren 1ean izandako "Estatu indarkeria" gaitzestea eskatu die Estatuari eta "155. artikulua babestu duten alderdiei", "gaitzetsi beharreko indarkeria bakarra horixe izan delako".

Hauteskunde orokorrei dagokionez, Pedro Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburuak "porrot egin duen bakarra" izan dela esan du Torrak, Kongresuan inbestidura gainditzea lortu ez duelako.

Torraren ahotan, hauteskundeak errepikatu behar baldin badira, "Kataluniako jendeari entzun gabe gobernatzerik ez dagoelako izan da". Kataluniaren borondatea "errespetatzeko" eskatu du, bestela "Estatuaren ezegonkortasuna eta krisi sakona" luzatuko da, erantsi duenez.

Torra: "Kataluniako jendeari entzun gabe gobernatzerik ez dago"

"Eta Sanchez presidenteari ezezko botoa berriz eman behar baldin badiogu, berriro ezezko boza emango diogu", adierazi du presidentak hauteskunde osteko inbestidura saio berriari erreferentzia eginez.

Hunkituta, Torrak independentismoari "batasuna" eskatu dio, "probokazioetan" ez erortzea eta "irribarrea berreskuratzea", nahiz eta Estatuak "muga guztiak" gainditu.

"Hasten den garai berrian", laster ezagutu beharreko Gorenaren epaiari erreferentzia eginez, soberanismoak berriz "aurrea hartu" behar duela eta "alai eta kementsuagoa" izan behar dela esan du buruzagiak.

Bestalde, pankarta Generalitateko jauregian "mantenduko" duela ziurtatu du Torrak, nahiz eta Justiziak kontrakoa agindu eta kargu publikoan aritzeko debekua ezarri.

Puigdemont: "Kataluniako Gobernuak ez du sekula X jaunik izango GAL bezalako erakunde armatu batean"

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak bideokonferentzia bidez parte hartu du Waterlootik (Belgika). Zuzenean Sanchezi zuzendu zaio, eta "Kataluniako Gobernuak ez du sekula X jaunik izango GAL bezalako erakunde armatu batean", esan dio. Kataluniako kontseilari bat "norbait bahitzeagatik zigortuta" sekula ez dutela ikusiko gaineratu du.

"Independentismo guztia kriminalizatzeko estrategia", salatu du Puigdemontek. Horren aurrean "erantzun bakarra da posible": "Demokraziaren armak erabili behar ditugu: bozak eta hautestontziak", azpimarratu du.

Bestalde, Lorena Roldan Ciudadanoseko buruzagiak iragarri duenez, "aste honetako gertakari larrien aurrean" Torraren aurkako zentsura-mozioa aurkezteko aukera aztertuko du alderdi laranjaren zuzendaritzak astelehen honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Carles Puigdemont Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa