Politika -
Agertoki politiko berria
EAJk Bilduri helarazi dizkio Donostiarako dituen kezka nagusiak
EAJk agiri batean jakinarazi duenez, hori da Joseba Egibar, Bakartxo Tejeria eta Iñigo Barandiaran ordezkari jeltzaleek Donostian Bilduren ordezkariei helarazitako mezua.
Erredakzioa
EAJren "ardura nagusia Donostiak datozen urteetan dituen oinarrizko apustuei erantzutea" dela azaldu diote gaur jeltzaleek Bilduri.
EAJk agiri batean jakinarazi duenez, hori da Joseba Egibar, Bakartxo Tejeria eta Iñigo Barandiaran ordezkari jeltzaleek Donostian Bilduren ordezkariei helarazitako mezua. Alderdi biak bildu dira gaur hauteskundeen osteko "agertoki politiko berria" aztertzeko.
Donostiako Udalari begira, EAJk dituen “lehentasunak” gogoratu ditu Joseba Egibar Gipuzkoako jeltzaleen presidenteak gaurko bileran. Besteak beste, “hiriko eragile ekonomikoak piztea” proposatu du, “enplegua sortu ahal izateko”. “Metropoliaren ikuspuntutik etorkizunari heldu behar dio Donostiak”, esan du Egibarrek. Abiadura Handiko Trena Gipuzkoako hiriburura heltzea “beharrezkoa” dela goraipatu du, baita Tabakaleraren edota 2016 Kultura Hiriburuaren hautagaitzeren aldeko apustuak ere. Turismoaren alorrean, Kantaurikoko “lidergoa” Donostiak hartu behar duela esan du Egibarrek.
Halaber, "portu berriaren eta Pasaiako badiaren birsorkuntzaren" garrantzia azpimarratu du.