Politika -
Neurri berriak
Rajoyk austeritate plana abian jarriko du PPko erkidegoetan
Rajoyren hitzetan, besteak beste, PPk Aurrekontu Orokorrekin bat datorren gehienezko gastuaren, erakunde publikoen edo kontseilaritzen murrizketa bezalako neurriak ezarriko dituzte.
Erredakzioa
Mariano Rajoy PPko presidentearen hitzetan, austerirate, gardentasun eta lan neurriak abian jarriko dituzte maiatzaren 22an aurkeztu ziren "Espainiarekiko hauteskunde konpromisoaren" barruan.
Halaber, proposamen horiek sustatzeko asmoz, Politika Fiskal eta Finantzarioko Batzordearen, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren (FEMP), eta Presidenteen Konfederazioaren bilera bultzatuko du.
Rajoyren esanetan, "premiaz berreskuratu behar dugu austeritatea" krisiari aurre egiteko eta etorkizuneko krisiak saihesteko. Horretarako, PPK Aurrekontu Orokorrekin bat datorren gehienezko gastua ezarriko du; halaber, sektore publikoaren erreforma garatuko du, eta erakunde publikoen edo kontseilaritzen kopurua murriztuko du. Ildo horretan, kargu gorenen eta ibilgailu ofizialen kopurua murriztea erabaki dute. Halaber, mugikorren arrazionalizazioa proposatu dute, besteak beste.
Gardentasunaren harira, kontu publikoen gaurkotasuna proposatu du finantzen egoera ezagutzeko; horretarako, "aldaketa politikoaren unean diruzaintzan zuten egoera aztertzea" proposatu du.
Azkenik, enplegua sortzeko, besteak beste, ekintzaileen plana sustatuko duela esan du.