Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Adegik 'segurtasuna' ematen duten 'Gobernu sendoak' nahi ditu
Jose Miguel Ayerza Adegiko idazkari nagusiak adierazi duenez enpleguaren sorreran "goranzko joera" nabarmentzen ari da eta 2011ko bigarren hiruhilekoa hobea izango dela espero du.
Erredakzioa
Jose Miguel Ayerza Adegiko idazkari nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoarentzako beharrezkoak diren azpiegitura handien aldeko apustua egingo duten "Gobernu sendoak" eta "inguru egonkorrak" eskatu ditu.
Gipuzkoako patronaleko ordezkariak esan duenez, enpresariek "Gobernu egonkorrak eta sendoak" behar dituzte "segurtasuna" behar dutelako eta "segurtasun hori proiektu handiak aurrera eramateko gai diren Gobernuek bakarrik eman dezakete", erantsi du.
Horregatik, "enpresen lehiakortasunerako diren nahitaezkoak diren azpiegitura horiek egitea beharrezkoa" dela azaldu du.
Adegiko idazkari nagusiaren ustez enpleguaren sorreran "goranzko joera nabarmena" da, batik bat Gipuzkoan, industria sendoa duelako. Berreskuratze prozesu horretan exportazioa eragin nabarmena izaten ari dela azpimarratu du.
2011ko bigarren hiruhilabetean emaitza hobeak izango diren ustea agertu du eta horrek enpleguan eragina izango duela.
Negoziazio kolektiboari dagokionez, euskal enpresak Europako zerrendaren "azpialdean" kokatu daitezkela sistemaren "zorroztasuna" dela eta.