Politika -

'Transmodal' foroan

Arriolak espero du gobernu berriek azpiegitura proiektuak babestea

Garapen ekonomikoa indartu dadin azpiegiturei "bultzada" bat eman beharra dagoela adierazi du Herri Lan eta Garraio sailburuak, 'Trasnmodal' logistikaren inguruko laugarren foroan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udalak eta Aldundiak osatuko dituzten gobernu berriek Euskadirentzako estrategikoak diren azpiegitura proiektuak babestea espero duela adierazi du Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak.

Arabako Merkataritza Ganberak eta Bilkoko Portu Agintaritzak antolatutako "Transmodal" Foro Intermodalaren laugarren edizioan izan da gaur Arriola. Ekitaldi horren helburua Arabako logistika intermodalaren inguruko proiektuen inguruan hausnarketa egitea da besteak beste. Arriolak adierazi du garapen ekonomikoa indartu dadin azpiegiturei "bultzada" eman behar zaiela eta bultzada hori "erakundeetako programetan zehaztuta dauden proiektuak gauzatuz" lortu behar dela. Foroan Eusko Jaurlaritzak "azpiegitura handien" inguruan duen konpromisoa berretsi du, besteak beste Jundizko plataforma intermodala, abidura lasterreko trena era Pasaiako portua aipatu ditu sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea